XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Posta-idazguek ere arduralaritza-Erakunde edo idazguentzako eske-idazki edo bestelako idazkiak onartuko dituzte, itxi gabeko estalkiaren barruan aurkeztu daitezenaren baldintzapean, Posta-Lanariak posta-egiaztapena egin baino lehen eguna eta ikurratza jarri diezaien, eta halaber Espainiako erresumaren ordaritza ere konsul-etxeek ere, atzerrian bizi direnentzat.
1.2. Behin-betiko zerrenda.Zatian esandakoaren ondorioz gerta daitezkeen zuzenketa-eskeak ikusi ondoren, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sail honek behin-behingo zerrenda aldatu, eta egindako lantoki-aldaketa doakienek, edo zuzenketaren gai izan diren lantokiak aipatzen ez zirelako lehiaketarako aurkeztu gabe gelditutakoek lantoki-eskeak egin ditzaten beste hamabost lan-eguneko epe berri bat jarri ahal izango du.
2. LEHIATZAILEAK2.1. Borondatezkoak.
Esandako Saileko karrerako herrilanari izan eta honako egoera hauetakoren baten egon daitezenek eskuhartu ahal izango dute borondatez lehiaketa honetan: a) Behin-betiko lantoki-izendapenezko iharduneango zerbitzuangoak, edo behin-betiko izendapena euki eta Eusko Jaurlaritza honi edo Generalitateari eskuratutakoa izatearen ondoriozko lan-tokiez gaindikakoak.
b) Lan-tokiez gaindikakoak.
c) Borondatezko lan-utzialdian daudenak, dei hau argitaratu dedin egunean egoera horretan urtebetetik gora egon izanaren baldintzapean; lehiatzaile hoietatik, hala ere, lehiaketan nahitaez eskuhartu beharrekoei eman dakizkien lantokiez gainetikoak hainbat baizik ez dira birlaneratuko.
2.2. Nahitaezkoak.Honako hauek eskuhartu beharko dute nahitaez, lehiaketa honetarako iragarritako Lan-toki huts guztiak eta horren ondoriozkoak eskatu behar dituztela, eta bai Catalunyako Generalitatearen lehiaketan iragarritako guztiak eta horren ondoriozkoak ere: Borondatezko lan-utzialdian zeudela iharduneango zerbitzura itzultzeko eskea egin eta nahitaezko itxaronaldian edo behin-behingorako izendapenarekin egon daitezenek; lan-tokiez gaindikako egoeraren aldarrikapenaren zio izandako lan-bidea edo zerbitzuak bukatutakoak, eta gaizkintzagatikako epairen baten edo zentzapide-zigorren baten ondorioz jarritako sendetsitako geldialdia bete dutenek, eta bai dei hau argitaratu dedin egunean hasi eta hurrengo larogeita hamar egutegi-egunen barruan bete dezatenek ere.
Halaber, 1979garreneko Ekainaren 13ko Aginduz (Abenduaren 21eko
Lehiatzaile hoiek borondatezko lan-utzialdian sartuko dira, berri-berritangoak salbu hoiei, lantoki guztiak eta ondoriozkoak eskatu beharra betetzen ez badute, nahitaezko lantoki-izendapena egingo bait-zaie.